Liburuaren aurkezpena eta eztabaida

Cooperación vasca y movimientos sociales. Manual de implementación de la agenda alternativa de solidaridad internacionalista

Bertan izango dira:
Miriam Nobre (Brasilgo Marcha Mundial das Mulheres)
Ignacio Martínez (Plataforma 2015 y +)
Elkartasuna eraldatuz-Plataforma por una cooperación crítica
Gonzalo Fernández (Liburuaren egilea)

25 de marzo de 2015 (10-13 A.M.)
Lekua: Sala de actos de Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia)

Gonbidapena: http://pdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/1625/invitaci_n_presentaci_n_manual.pdf

Hassana Aalia gazte sahararrari asilo politikoa ukatu dio Espainak – Campaña a favor de Hassana a quién el gobierno español ha denegado el asilo político

Gernikatik Mundura

Hassana, urrian, Astran egon zen gizarte mugimenduaren gaineko ikastaro batean Hassana, urrian, Astran egon zen gizarte mugimenduaren gaineko ikastaro batean

Espainiak asilo politikoa ukatu eta herrialdea uzteko hamabost eguneko epea jarri dio Euskal Herrian bizi den Hassanna Aalia gazte sahararrari. Marokok gaztea atxilotuz gero, torturatua izateko arriskuan egongo da, eta bizi osorako kartzela zigorra bete beharko du. Egoera horren aurrean, protesta egitera deitu dute hainbat kolektibok. Larunbatean, urtarrilak 31, manifestazio nazionala egingo dute Bilboko Arriagatik abiatuta, eta astean zehar beste hainbat mobilizazio antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan.

2011 eman zuen Marokok Aalia atxilotzeko agindua 2010ean Gdeim Izik “duintasunaren kanpamendua” deitutakoan parte hartzeagatik. Bere izena epaituko zituzten pertsonen artean agertu zenean, gaztea Euskal Herrian aurkitzen zen, eta bertan geratzeko erabakia hartu zuen espainiar estatuari asilo politikoa eskatuz. 2013an bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu zuen tribunal militar batek, beste hogeita lau kiderekin batera.

2012ko urtarrilean eskatu zion Espainiari asilo politikoa, tribunal militarraren sententzia atera aurretik, eta hiru urte beranduago iritsi zaio ezezko…

Ver la entrada original 176 palabras más